2012/01/23

GEUrekin mendira... igandean OROra!!

GEUrekin mendira taldeko mendizaleek irteera berezia antolatu dute datorren iganderako.


GEUrekin mendira, ORO santutegia
Noiz? URTARRILAK 29, igandea (goizeko irteera)
Nora? OTOGOIENetik ORO SANTUTEGIra (joan etorria 4-5 ordukoa)
Non? Irteera lekua eta ordua: goizeko 8.30ean Mendizorrotzeko aparkalekuan (Beti Jai frontoien aurrean)
Arduraduna: 945266812 / 665736661 (Bego)


Irteera honetan GEUrekin mendira taldeak 17 urte beteko ditu!!
 ZORIONAK!!

2012/01/16

Kultur Errota, Buah txabal! antzezlana

Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?
Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.


Buah txabal! antzerkia
Egilea: Unai Iturriaga
Aktorea: Jon Zubiaga
Noiz? URTARRILAK 24, ASTEARTEA, 20.30ean
Non? PARRAL tabernan
Informazio gehiago: HEMEN
Antolaketa: GEU elkartea

GIK: Moroak gara behelainoan?, Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu Moroak gara behelaino artean? hau. Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzei buruzko ideiak... 


Joseba SarrionandiaMoroak gara behelainoan? 
Noiz? URTARRILAK 26, OSTEGUNArekin, 20.00etan
Non? IGNACIO ALDECOA Kultura Etxean ( Florida ibilbidea, 9)
Liburuaren fitxa: HEMEN
Kontaktua: iban.zaldua@ehu.es
Gasteizko Irakurle Kluba 2011/2012 egitaraua: HEMEN

Urtarrileko GEA buletina

Hilabete honetan Gasteizen izango diren euskarazko ekitaldien berri izan nahi baduzu, hemen duzu URTARRILEKO GEA buletina. Erabili eta zabaldu!!

 

egin KLIK!

Akatsa dago buletin honetan argitaratuko AEKren agenda-oharretan. Barka eragozpenak. Hona hemen EGINGO AL DUGU? programaren urtarrileko behin betiko egitaraua:
  • Hitzaldi-elkarrizketa: "Literatura sorkuntza", Karmele Jaio (idazlea)                               Urtarrilak 19, osteguna,18.00etan Ibaiondo gizarte etxean 
  • Hitzaldi elkarrizketa: "Kirolean makumea eta profesionala", Patri Pinedo(Eskubaloi jokalaria). Urtarrilak 25, asteazkena, 11.00etan, Aixkiria Euskaltegian (J. Mardones, 8)
  • Hitzaldi-elkarrizketa: "Krisia barrutik eta kanpotik", Joseba Garmendia(antropologoa eta ekonomilaria). Urtarrilak 26, osteguna, 18.00etan, Amaia zentroan (Aranbizkarra)
  • Inauteri gala. Otsailak 17, ostirala, 20.30ean, Jimmy Jazz Aretoan 

Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak

Gizarte eleanitz batean bizi gara. Eleaniztasun hori  biziko dute gure seme-alabek. Lagundu diezaiegun eleaniztasuna beraientzat positiboa eta abersgarria izan dadin. 

Haur eleaniztunen gurasoentzako hitzaldiak
Noiz? 2012o urtarrila eta otsaila
Non? Gasteizko gizarte etxe eta ikastetxe batzuetan
Informazio gehiago: HEMEN

2012/01/13

Igande honetan GEUrekin Elgea mendikatera!!

Elurra zapaltzeko gogoz daude GEUrekin mendira taldeko mendizaleak. Igande honetan Elgeako mendikatean zehar egingo dute ibilbidea. Igandean giro euskaldunean naturan pasa nahi baduzu... 


GEUrekin mendira, Elgeako mendikatea
Noiz? URTARRILAK 15, IGANDEA (goizeko irteera)
Nora? ELGEAKO MENDIKATEA, Burgamendi - Sekillaga (Larreatik)
Non? Irteera lekua eta ordua: goizeko 8.30ean Mendizorrotzako aparkalekuan (Beti Jai frontoien aurrean)
Arduraduna: Kike (945140158 / 655720625)
Informazio gehiago: www.geuelkartea.com

2012/01/09

Egutegien zozketan NORK du saridun zenbakia??

GEU elkarteak eta Gasteizko Mintzalagunak zozketatu duen afariaren irabazlearen bila gabiltza. Irabazleak hilabeteko epea du bere burua aurkeztu eta saria behar bezala disfrutatzeko (azken eguna: otsailak 9).

Saridun zenbakia: 208 (2012/01/06 umearen loteriaren azken hiru zifrak)


Zure egutegian 208 zenbakia agertzen bada Jan Alai (Santa Maria kantoia 17) jatetxean bi pertsonentzako afaria irabazi duzu!! ZORIONAK!! 


Horrela bada, jarri gurekin harremanetan... 
945222153
688819118





2012/01/03

URTE BERRI ON!!

Urtea estreinatu berri dugu!! Zer nolako harrera egin diozue 2012ari?? Ona seguru!! 

Tradizioari jarraiki, urte  zaharra eta berria behar bezala agurtzeko Gasteizko Mintzalagunak eta GEUrekin mendira taldeko mendizaleak bat egin genuen, 20 lagun inguru, eta Gorbeiara elkarrekin igo ginen. 

Denetarik izan  genuen.... Aldapa gogorrak...
 












Mendi tontorrean izugarrizko poza!! eta hotza!!