Txillardegiri Gasteiztik
Doinua: Gogoratzen naiz lehenengo amonen...
Hona zu etorri zinen batean
Gasteizko euskaltzaleengana,
aipagai zure gazte garaian
hiri honek zuen zama:
"Hizkuntza aldetik Salamanca edo,
ia ematen zuana".
Zorionean denbora hori
aspalditik da joana,
zeren ikusi zenuen nola
joan den ehuntzen euskal trama,
astiro, baina goraka doa
gure euskaldun izana.
Gasteiz, jada, ez da Salamanca,
hainbatek egin du lana.
Zureak ere lagundu digu
gu biltzera elkarrengana.
Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 31a

No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada