Morrison literatur lanetan, arraza-, sexu- eta klase-arteko gatazkaren deskripzio errealistaz gain, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira, oso errotuak beltzen folklorean. Prosa gogor eta lirikoa du. Blues, jazz edo kantu espiritualen tradizioari jarraituz, elkarri eskua emanda doaz zoriona eta tristura, algara eta malkoak, maitasuna eta heriotza. Hainbat irakurketa izan dezake liburu honek, baina guztien gainetik, agian, irakurleari galdera bat txertatzen dio buruan: zer ote den benetako maitasuna eta zein diren gizatasunaren mugak. Toni Morrison, Maitea, Alberdania-Elkar (2005)
Itzultzailea: Anton Garikano
Noiz? ABENDUAK 22, OSTEGUNArekin, 20.00etan
Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean (Florida parkean)
Liburuaren fitxa: HEMEN
Kontaktua: iban.zaldua@ehu.es
Gasteizko Irakurle Kluba 2011/2012 egitaraua: HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada