2011/12/02

Euskararen egunean... GEUko egutegiak SALGAI!!


Urtearen azken txanpan GEU elkarteak egin ohi duen bezala aurten ere 2012 urteko egutegiak kaleratu ditu. Gasteizko Mintzalagunarekin elkarlanean euskararen erabilera sustatzeko mezua zabaltzea eta diru ekarpen xumea baina garrantzitsua lortzea dugu helburu. 
Egutegiak euro batean daude salgai eta zuen laguntza eskertuko genuke errazago saltzeko
Egutegiekin batera Gasteizko Mintzalaguneko kamiseta dotorea erosteko aukera ere  duzue, Olentzero opari bikaina!!


Egutegien banaketa, nola??
GEUko bazkideek 5/10 egutegi erosi  eta lagunartean saltzen saiatzea proposatzen dizuegu. 


Egutegiak eta kamisetak non eta noiz jaso daitezke?
  • Abenduak 3, larunbata, 11.30 – 14.00, Erregearen atean (Alde Zaharreko azoka)
  • Goizez GEU elkartearen bulegoan (Pedro Asua 2,  3. Solairua. Seminarioan)
2012an euskara bidelagun!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina