2011/11/22

Kultur Errota, ANDRAKAN KONTZERTUAN!

Pop eta folk kutsua duen musika egiten du Elgoibar inguruko boskote honek. Musika tresna klasikoak eta folketik edaten duten instrumentuak (mandolina, banjoa, tronpeta...) uztartuz abesti goxoak sortzen dituzte. Euskaraz eta ingelesez abesturiko zazpi abestik osatzen dute Poto egin nuenekoa, ANDRAKANen estreinako diskoa. Kaleratu eta urtebete beranduago abesti berriekin hurbilduko zaigu Andrakan PARRAL tabernara. 

Kultur Errota, ANDRAKAN, kontzertuan
Noiz? AZAROAK 29, ASTEARTEA, 20.30ean
Non? PARRAL taberna
Antolatzailea: GEU elkartea
Informazio gehiago: andrakan.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina