2011/11/14

Aditzekin zailtasunik? Hartu lasaitua!

Aditzak deklinatzerako orduan hamaika zalantza sortzen zaizkizu eta nor-nori-nork taula eskura izatearekin amesten duen horietakoa al zara? Utziozu amesteari!

Izan ere, Joserra Redondo Lasaga euskaltzale eta GEU elkarteko bazkideak aditzak deklinatzen laguntzen duen aplikazio benetan interesgarria sortu du. "www. adizkerak.wordpress.com" web gunean sartuta doan eskura dezakezu. Zure ordenagailuan deskargatuz gero tresna  erabilgarria izango duzu une oro eskuragai, on-line egoteko beharrik gabe.

Lagungarria suertatzea espero dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada