2011/05/01

GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA: "DUBLINDARRAK"

Dublindarrak ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik.
Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak dira. Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri da. Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe.


 DUBLINDARRAK, James Joyce. Alberdania 1999.

Noiz? MAIATZAK 5, OSTEGUNA, 20.00etan
Non? HIKAATENEOAN (Pintore kalea 13)
Liburuaren fitxa, hemen
Hurrengo hilabeteko liburua:
Ur Apalategi, Fizkioaren izterrak. Susa 2010. (ekainak 2)


GIK 2010/2011 egitaraua, hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina