2011/05/27

AIN_1 ZUZENEAN: Musika, dantza eta poesia

Ain_1 taldea hainbat neskaren ekimenez sortu zen Arrasaten 2007. urtean. Proiektua musika eta poesia irakurtaldi bat eskaintzeko asmoz sortu zen arren, poliki poliki hazten joan da, eta musika tresna eta partaide berriak sartu dira. Gaur egun, dantza, ikus-entzunezkoak eta eskenatoki bakoitzaren araberako elementuekin osatutako ikuskizuna lantzen dute. Doinu melankolikoak, berbaren garrantziak eta dantzaren espresibotasunak emanaldi berritzaile eta erakargarria sortzen dute.


 AIN_1 zuzenean
POESIA & MUSIKA & DANTZA
Noiz? MAIATZAK 31, ASTEARTEA
Non? PARRAL TABERNAN (San Frantzizko Xabier kantoian)
Antolatzailea: GEU elkartea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina