2011/04/20

UDALEN HIZKUNTZA-POLITIKA. GASTEIZKO AURKEZPENA

Kontseiluak, tokian-tokiko euskalgintzaren laguntzarekin, Euskal Herriko udalen hizkuntza-politikaren bigarren neurketa egin du 2010ean. Neurketak hizkuntza-politikek urte hauetan zehar eman dutena erakutsiko digu: zertan hobetu den, non egin diren akatsak eta hemendik aurera indarrak non jarri behar diren zehaztuko digu. 

Herri mailan euskara normalizatzeko zer nolako hizkuntza-politikak inplementatu behar diren aurkeztearekin batera, Gasteizko Udalak indarrean duena modu xehe batez aztertzea da asmoa. 

Gasteizko Udaleko hizkuntza-politiken neurketaren aurkezpena

Noiz? MAIATZAK 5, OSTEGUNA, 19.30ean 

Non? GOIURI JAUREGIAN (Pedro Martinez de Alava aretoan)

Informazio gehiago: www.udalenhizkuntzapolitika.org eta www.kontseilua.org




Jakina, 
Gasteizko euskaltzale guztiak 
zaudete gonbidatuta!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina