2011/04/14

KORRIKA 17: Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari

APIRILAK 14, GASTEIZ

Hilabete polita da honakoa Euskalgintzarako. Izan ere, Korrikaren 17. edizioa pasa den apirilaren 7an hasi zen;  etxetik gertu, gainera, Trebiñun. Jai giroan ospatu genuen 11 egunez gelditu barik korrika batean ibiliko den euskararen aldeko lasterketa.

Ibilbide osoa korrikaren web gunean duzue.

Laster, Gasteiza iritsiko da: Apirilaren 14an, ostegunean, arratsaldeko 17:40ean sartuko da Gamarratik. Irrikitan gaude!! GEUn hasi gara jada beroketa lanetan, txandala eta zapatilak prest, gure kilometroa (gutxienez!!) tipi-tapa, tipi-tapa egiteko. Hementxe duzue Gasteizko ibilbide osoa.

Arratsaldeko 19:50ean hartuko dute lekukoa GEU elkarteak & Gasteizko Mintzalagunak. Florida kalean, (94 zenbakian) hamar minutu lehenago itxarongo dugu KORRIKA, Espiritu Santo Elizaren parean. Itziar Amestoy bazkide eta mintzalaguntzaile berriak hartuko du EH osoan zehar eskuz-esku pasatuko den mezu sekretua. Ostean, Txipi Ormaetxea bazkide beterano eta mintzalagunari pasako dio, eta pankarta lagun ekingo diogu ibilbideari.

Hitzordu garrantzitsua iritsi baino lehen, GEUko bazkideek  eta Gasteizko Mintzalagunek eramango duten pankarta egin behar dugu. Datorren asteazkenean, hilak 13, geratu gara Amaia Zentroan irudimenari eragiteko. Izugarri eskertuko dugu zuen laguntza. Animatuko?

APIRILAK 13, ASTEAZKENA
18:30EAN Amaia Zentroan (Benito Pz Galdos z/g)
GEU & MINTZALAGUNA pankarta egitera!


BADATORRELAAAA!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina