2011/04/01

"Nahi baduzu, euskaraz" abian!!

Euskal Herriko hainbat tokitan egiten ari den bezala, Gasteizen ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pin bat banatu nahi dugu euskararen ahozko erabilera bultzatzeko. Aukeratu den lema, hauxe: Nahi baduzu, euskaraz

Nola parte hartu ekimen honetan?
  • Dendaria, tabernaria edota ostalaria bazara... PINa erabiliz
  • Bezeroa bazara... euskaraz zuzendu PINa paparrean duenari
  • Dendari/tabernari/ostalari euskaldunak identifikatu galdetegia bete edo idatzi
  • Ekimena zabaldu
Non jaso daiteke pina?
  • GEU elkarteko egoitzan, Pedro Asua 2, Apaiztegia 3. solairua
  • Arabako Foru Aldundiaren Euskara Foru Zerbitzuan, Probintzia plaza 5, 3. solairuan
  • Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuan, Etxanobe Etxea, Santa Maria 11
  • Judimendi Gizarte Etxean, Judimendi Hiribidea 26
  • Parral taberna, S. Frantzizko Xabier kantoia 4
"Nahi baduzu, euskaraz"  prentsa oharra eta txostena
    Informazio gehiago, hemen


    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina