2011/03/10

"Laburbira 2011", Film Laburren Zirkuitua Gasteizen

Aurten ere Topaguneak eskaintzen duen Film Laburren Zirkuitua Gasteiztik pasako da. Euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta kultur programazioa aberasteko helburuarekin sortutako ekimenaren zortzigarren edizioa da honakoa. Bederatzi filmek osatzen dute "Laburbira 2011". Horietako hiru Ermuan ospatutako KAMERATOIAn sortu eta saritutakoak dira. Gasteizen GEU elkartearen eskutik izango duzu euskarazko film laburren emanaldiaz gozatzeko aukera!! Dohainik gainera!!

"Laburbira 2011" Filma Laburren Zirkuitua
Noiz? MARTXOAK 17, OSTEGUNA, 19.00etan
Non? MONTEHERMOSO kulturunean
Iraupena: 78 minutu
Antolatzailea: GEU elkartea
Informazio gehiago: geuelkartea@grn.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina