2011/04/15

Kultur Errota, "Eta Karmele?"

Bi emakumeren arteko elkarrizketa umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Umorea tresnatzat hartuta emakumeen kontrako indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lan honek.

Bi emakume kotxe batean eserita. Nondik nora doan ez dakigun bide bat. Karmeleren zain. Zein da Karmele? Nolakoa izango ote da? Topatuko al dugu? Non dago Karmele?

"Eta Karmele?", antzerkia 
Aktoreak: Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias
Gidoia: Samara Velte
Noiz? APIRILAK 19, ASTEARTEA, 20.30ean
Non? PARRAL TABERNAN (San Frantzizko Xabier kantoian)
Antolatzailea: GEU elkartea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina