2012/02/24

Kultur Errota: Estankona, kontzertuan

Borja Estankonak bakarkako bideari ekin dio. Estankona (Baga-Biga) izeneko bakarkako lehen diskoa osatzen duten haman abestiak rockaren esentzia galdu gabe pop musikara hurbiltzen dira. Bere musikan kemena zein ahulezia uztartzen dira. Arean taldeko kide eta konposatzaile izandakoak Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin bi disko kaleratu zituen. Egun Jimmy Arrabit (Itoiz, Anje Duhalde...) baterian eta Itsaso Etxebeste (Katamalo) baxuan ditu lagun. Gasteizera hurbilduko da hirukotea otsailaren 28an.


Estankona, kontzertuan
Noiz? OTSAILAK 28, ASTEARTEA, 20.30ean
Non? PARRAL tabernan
Antolatzailea: GEU elkartea
Informazio gehiago: HEMEN

2012/02/15

BERRIAk zure ziztada behar du!!

BERRIA taldeak "zure ziztada behar dugu" kanpainaren bigarren aldiari ekin dio. Herritarren sostengua eta bultzada behar du BERRIAk orain artekoari eutsi eta proiektu berriak garatu ahal izateko. 


"Zure ziztada behar dugu"
Informazio gehiago: HEMEN




Izan zaitez berrialaguna!!

2012/02/09

GIK: Hau gizon bat bada

Deuseztatzen esparruek ez dute liburu ederragorik inon. Literatur alderdia du eder Hau gizon bat bada liburuak, lekukotza alderdia ez ezik. Zaila da noski edertasunaz hitz egitea gizakiaren gauzaki bihurtze prozesuaren kronika lazgarriaz ari bagara, inoiz izan den krimenik handienaz ari bagara, baina Primo Levik lortu zuen bere lekukotza emateaz gain edo emanda ere literatur maisulan bat ontzea. 

Gasteizko Irakurle Kluba: Hau gizon bat bada. Primo Levi. Alberdania 2011
Itzultzailea: Mikel Irurtia
Noiz? OTSAILAK 23, OSTEGUNAREKIN, 20:00etan
Non? IGNACIO ALDECOA Kultura Etxean (Florida ibilbidea, 9)
Liburuaren fitxa: HEMEN
Kontaktua: iban.zaldua@ehu.es
Hurrengo hilabeteko liburua: Patxi Iturregi, Haize kontra, Mettok 2011
Gasteizko Irakurle Kluba 2011/2012 egitaraua: HEMEN

Otsaileako GEA buletina

Hilabete honetan Gasteizen izango diren euskarazko ekitaldien berri izan nahi baduzu, hemen duzu OTSAILEKO GEA BULETINA. 
Ireki, erabili eta zabaldu!!


egin KLIK!
Informazio gehiagarria:
* Dendaketan. Merkataritzako langileentzako euskara ikastaroa. Info+: HEMEN
* Groenkaiak. Groenlandian zehar kaiakean. Bidaia-hitzaldia eta argazki-erakusketa. Info+: HEMEN

2012/02/03

Txillardegiri Gasteiztik

GEUko Batzar Orokorrari hasiera emateko Xabi Ricok sortutako bertsoa abestu genuen...


Txillardegiri Gasteiztik

                                                                      Doinua: Gogoratzen naiz lehenengo amonen...

Hona zu etorri zinen batean
Gasteizko euskaltzaleengana,
aipagai zure gazte garaian
hiri honek zuen zama: 
"Hizkuntza aldetik Salamanca edo, 
ia ematen zuana".
Zorionean denbora hori
aspalditik da joana,
zeren ikusi zenuen nola
joan den ehuntzen euskal trama,
astiro, baina goraka doa 
gure euskaldun izana.
Gasteiz, jada, ez da Salamanca,
hainbatek egin du lana.
Zureak ere lagundu digu
gu biltzera elkarrengana.


Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 31a

2012/01/23

GEUrekin mendira... igandean OROra!!

GEUrekin mendira taldeko mendizaleek irteera berezia antolatu dute datorren iganderako.


GEUrekin mendira, ORO santutegia
Noiz? URTARRILAK 29, igandea (goizeko irteera)
Nora? OTOGOIENetik ORO SANTUTEGIra (joan etorria 4-5 ordukoa)
Non? Irteera lekua eta ordua: goizeko 8.30ean Mendizorrotzeko aparkalekuan (Beti Jai frontoien aurrean)
Arduraduna: 945266812 / 665736661 (Bego)


Irteera honetan GEUrekin mendira taldeak 17 urte beteko ditu!!
 ZORIONAK!!

2012/01/16

Kultur Errota, Buah txabal! antzezlana

Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?
Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.


Buah txabal! antzerkia
Egilea: Unai Iturriaga
Aktorea: Jon Zubiaga
Noiz? URTARRILAK 24, ASTEARTEA, 20.30ean
Non? PARRAL tabernan
Informazio gehiago: HEMEN
Antolaketa: GEU elkartea